XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galderak Prestatu Beste behin, Jesusen mirariak esplikatzen ari zen apaiza, eta badio: Zeinen bikainak Jesus gure Jaunaren mirariak.

Eta are bikainagoak, karitateak gidaturik burutu bait zituen.

Esate baterako, bost mila arrain eta zazpi mila ogiren hura.

Bai, gure Jesus maiteak multiplikatu egin zituen arrainak eta ogiak, bost mila arrain eta zazpi mila ogirekin bost laguni eman zien jaten.

Eta oraingoan ere jumm! alkateak.

Apaiza bero-bero eginik jarri da eta, zer orain ere beheko txoriburu horrek?.

Hori ez dela zaila. Handiagoak egin behar izan ditugula sarritan.

Iritsi da hurrengo igandea eta hasi apaiz jauna: Barka, senideok, joan zen igandean hanka-sartze bat egin nuen.

Bost mila arrain eta zazpi mila ogirekin bost laguni eman ziela jaten gure Jesukristok esan nuen.

Hori ez, baina bost arrain eta zazpi ogirekin bost mila laguni eman ziela esan behar nuen.

Ea nola ematen dien orain lehengo igandeko kokolo hark.

Eta alkateak: Erraz, jauna. Joan den igandean sobratu zirenekin.

Baina behin sartu zioten berari ere, alkateari alegia, ziri ederra.

Apaiz zaharra urteen kargaz edo alkatearen burlak jasan ezinez, erretiratu egin zen.

Ordezkoa azkar bidali zuen obispoak, apaiz gazte bat.

Apaiz zaharrarentzat, bestalde sexu-kontua tabua zen, eta seigarren manamenduan pekatu egin zutela esateko kanposantuko bidean erori gara esaten irakatsi zien.

Batipat, emakumeak beste gizon batekin ibili zirela adierazteko balio zuen formula horrek.

Apaiz berriak ez zekien horrelakorik eta, zaharrari, abisatzea ahaztu, dirudienez.

Hasi da jendea konfesatzen eta non esaten dioten behin eta berriro kanposantuko bidean erori naiz.

Azkenerako zer pentsa ez dakiela jarri da apaiz gazte hori eta joan da alkatearengana, esanez: adiskidea, kanpusantuko bide hori konpondu beharko duzu, emakume guztiak kexu bait dira hor erortzen direla eta.

Hau entzutean, hasten da barrez lehertzen gure alkatea eta apaizak erantzun: Ez barrerik egin, ez.

Oraintxe izan dut zure emaztea eta hiru aldiz erori dela esan dit.